Zapatuan ospatuko dute aurtengo Itsasi Eguna

Uztarria.eus 2019ko aza. 25a, 13:21

Iazko Itsasi Eguneko irudi bat.

Egun horretako taldekide eta kide ohien bazkarian parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko aukera, Itsasiko kideren batengana jota edo taldearen e-posta helbidera idatzita.

Itsasi Euskal Kultur Taldeak zapatu honetan, azaroaren 30ean, ospatuko du aurten bere eguna. Ohi bezala, goiz eta eguerdi partean izango dituzte ekitaldiak, eta egungo taldekideak zein kide ohiak elkartuko dituen bazkariarekin borobilduko dute festa eguna.

11:30ean parrokian egingo duten elizkizunarekin hasiko dute Itsasi Eguna. Handik irtendakoan, Itsasiko dantzari txikiek ikuskizuna eskainiko dute Frontoi Txikian, eta bazkaria izango dute ondorengo hitzordua. Itsasiko kideek "taldekide  ohi guztiak gonbidatu eta animatu nahi" dituzte bazkari horretan parte hartzera. Joan nahi dutenek, Itsasiko kideren bati esanda edo itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com e-posta helbidera idatzita eman dezakete izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide