Azketa ahots taldeak eta Easo abesbatzak kontzertua eskaini dute Sanagustinen

Uztarria.eus 2019ko aza. 24a, 17:01

Askotariko doinuez bete da gaur, igandea, Sanagustin kulturgunea, Azketa ahotsa taldeak eta Donostiako Easo abesbatzak kontzertua eskaini baitute bertan. Giro ederra sortu da kulturgunean, eta herritar asko joan da emanaldia ikustera. 13:00etan hasi da kontzertua, eta azpeitiarrak hasi dira lehenbizi kantuan; besteak beste, Scweterren Santa Maria, eta Negro Espiritualen Jacobs Ladder abestiak kantatu dituzte agertokian. Ondoren, Easo abesbatzakoen txanda izan da, eta horiek Schuberten Santu-Heilig nahiz Jaroffen Souliko abestu dituzte. Amaiera aldera, bi taldeak igo dira agertokira batera kantatzera. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide