Hainbat sari ekarri dute Azpeitira Kantabriako Retro Dantzen Txapelketatik

Uztarria.eus 2019ko aza. 25a, 12:48

Retro Dantzen Txapelketa jokatu zuten joan den larunbatean, Torrelavegan (Kantabria, Espainia). Jose Mari Orbegozoren dantza eskolako hainbat kidek parte hartu zuten bertan, eta gainera, hainbat sari ekarri zuten Azpeitira. Txa-txa-txa, salsa eta bachata doinuekin dantzatu behar izan zuten parte hartzaileek, adinaren araberako kategorietan banatuta. Uxoa Ibarreta eta Arturo Flores bigarren sailkatu ziren salsa eta bachata modalitateetan, 18 eta 30 urte bitartekoen mailan; Eider Mendizabal eta Peio Nuño ere bigarren sailkatu ziren bi dantza horietan, 30 eta 50 urte bitartekoen mailan; eta Juan Carlos Garciak eta Ines Izagirrek hirugarren postua eskuratu zuten bachatan, 50 eta 60 urte bitartekoen mailan.

Gainera, Azpeititik joandako beste zenbait dantzarik ere parte hartu zuten Torrelavegako txapelketan: Julen Revuelta, Anthony Perez, Naroa Amenabar, Manuela Merketegi eta Romario Rizzo.

(Goiko irudian, saritutako dantzariak; behekoan, Azpeititik joandako partaide guztiak).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide