Afari ederraz gozatu dute hainbat herritarrek

Uztarria.eus

Azpeitia Txartelarekin erosketak egiteagatik, Bertan Azpeitiko merkatari elkarteak hamar afari bikoitz zozkatu zituen bezeroen artean, eta sarituek zapatuan gozatu zuten afari bereziaz. Basazabal jauregian egin zuten Larrañaga hotelak prestatutako otordua, Enekoraren musika lagun zutela. Naiara Larrañagak apaindu zuen gunea, eta giro ederrean afaldu ahal izan zuten herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide