Oihana Orbegozo Emakume Master Cup txapelketatik kanpo gelditu da

Uztarria.eus 2019ko aza. 25a, 12:09

Lehen Mailako lau eta erdiko Emakume Master Cup Txapelketako lehen kanporaketa jokatu zuten atzo, igandea, Zamudion (Bizkaia). Oihana Orbegozo azpeitiarrak pilota goxoarekin neurtu zituen indarrak bertan, eta ezin izan zuen finalerdietara sailkatu. Olatz Arrizabalaga iazko finalistaren aurka jokatu zuen neurketa azpeitiarrak, eta 18 eta 15 galdu zuen partida. Beraz, lehiatik kanpo gelditu da Orbegozo.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide