Arte eta diseinu eskolako ikasleek egindako lanak jarri dituzte ikusgai Sanagustinen

Uztarria.eus

Erakusketa berri bat iritsi da Sanagustin kulturgunera. Uztarria Komunikazio Taldearen 20 urte 20 argazki erakusketaren ostean, Arte eta Diseinu Ikastegiko (ADI) ikasleek urtea amaitzerako egindako eskulanak jarri dituzte ikusgai Sanagustinen. Adin ezberdinetako ikasleek sortutako lanak ikus daitezke kulturgunean, hala nola eskuz egindako koadroak eta eskulturak, Gabonetarako apaingarriak, postalak, muralak eta marrazkiak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide