Adios eta Frozen II filmak emango dituzte igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Adios filma igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan ikusi ahal izango da; Frozen II, berriz, 16:30ean eskainiko dute bi egun horietan. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke; emanaldien aurretik ere erosi ahal izango dira Soreasu antzokiko leihatilan.
Adios aurten Azpeitian ekoiztutako thriller generoko filma da. Paco Cabezas da lanaren zuzendaria, eta Mario Casas da aktore nagusia: "Juanen papera hartuko du Casasek pelikula honetan, hirugarren gradua betetzen ari den aita batena. Protagonistak baimen berezi bat lortuko du bere alabaren jaunartzera joateko. Kalera irtetzean, bere auzoko (Las Tres Mil Viviendas) errealitatea ezagutuko du, biolentziaz betetako errealitatea. Jaunartzearen egun berberean hilko da bere alaba, eta ustekabeko heriotza horrek narkotrafikoaren eta poliziaren korrupzio kasu bat azaleratuko du. Neskatoaren heriotzaren kasua, Eli izeneko inspektore baten eskuetan geldituko da. Juanek bere akzio propioak hartu nahi ditu eta Elirekin konfrontatuko da".
Frozen II, berriz, 2019an AEBetan ekoiztutako animazio filma da. Jennifer Lee eta Chris Buck dira zuzendariak, eta honako hau da sinopsia: "Arendelle mundu majikora itzuliko gara, Elsa, Anna, Olaf, Kristoff eta Sven pertsonaiekin batera. Beraien istorioko bigarren parte honetan, aintzinako erreinuari buruzko gauza gehiago ezagutuko ditugu. Adibidez, Annaren eta Elsaren gurasoen berri jakingo dugu, gehiago jakingo dugu Elsaren botereei buruz eta beraien jatorria zein den ikusi ahal izango dugu. Pertsonaiak baso magikora joango dira Arendelle mehatxu berri batetik salbatzeko asmotan. Bigarren film honetan, Elsaren botereak izango dira salbazio esperantza bakarra erreinuarentzat eta bertako biztanleentzat. Lehenengo zatian parte hartu zuten Kristen Bell, Idina Menzel, Jonathan Groff eta Josh Gade-z gain, ahots berriak entzun ahal izango ditugu oraingoan: Evan Rachel Woodena eta Sterling K. Brownena".