Gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek Gabon gauean eta Urtezahar gauean. Hain zuzen ere, Azkoitia eta Zestoa arteko linea indartuko dute orduz ordu zerbitzuak eskainita. 01:00etatik 07:00etara bitartean, orduro aterako da autobusa Azkoititik, eta Zestoan bukatuko du ibilbidea. Eguberriak direla eta eskainiko dute zerbitzu berezia.