Gipuzkoan hasi eta bukatuko da 2020ko Espainiako Vueltaren laugarren etapa; eta Azpeititik ere igaroko dira txirrindulariak egun horretan. Hala jakinarazi dute Vueltaren antolatzaileek, atzo egin baitzuten publiko datorren urteko txirrindularitza probaren ibilbidea. Abuztuaren 18an igaroko da eskualdetik Vuelta; izan ere, txirrindulariek Irun eta Arrate (Eibar) artean 169,5 kilometroko etapa gauzatu beharko dute.
Abuztuaren 18an Usurbildik barrena sartuko dira txirrindulariak Oriora; hain zuzen ere, etaparen 36. kilometroan sartuko dira Urola Kostara. Handik Zarautzera eta Getariara joango dira, eta 50. kilometroan iritsiko dira Zumaiara. Handik Zestoara eta Azpeitira joango dira, eta 72. kilometroan iritsiko da tropela Azkoitira. Espainiako Vuelta Andramari egunean, abuztuaren 14an, hasiko da, eta irailaren 6an bukatu.