Uztarriaren zozketak

Gatiburen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean

Uztarria.eus 2019ko abe. 19a, 11:57

Gatibu taldeko kideak.

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete sarreren zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzita. Datorren ostegunean, abenduak 26, 11:00k arte parte hartu ahal izango da zozketan; Uztarriak egun horretan bertan egingo du bi sarreren zozketa. Kontzertua abenduaren 27an, ostiralez, izango da Sanagustin kulturgunean (21:30).

Aspaldidanik agortuta daude Gatibu musika taldeak datorren ostiralean, abenduak 27, Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako sarrerak, baina Uztarriak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Azken indioak biraren barruan eskainiko du taldeak emanaldia 21:30ean hasita, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituzten bazkideek mezua idatzi beharko dute zozketan parte hartzeko.

Ohiko moduan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali beharko dute mezua, zein zozketan parte hartu nahi duten zehaztuta ('Gatibu') eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta. Datorren osteguneko, abenduak 26, 11:00k arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik. Uztarriak egun horretan bertan egingo du bi sarreren zozketa parte hartzen duten bazkide guztien artean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide