Azokatik buelta bat egin eta etxeratu aurretik Plateruenan trago bat hartzea erritual bihurtu da ia. Han geunden eszenatokiko eskaileratan eserita lagunak hitz eta pitz, kopa esku batean eta pintxoa bestean. Gure aurrean mahai bat hartuta zuten geure edadetsuko "gazte" batzuek, haiek ere hitz-aspertuan lasai. Gure eta mahaikoen artean, eskaileren barreneko mailan, bost aingerutxo, ilaran eserita guztiak. Aurreko mahaikoen seme-alabak. Denbora luzez egon ginen bertan, bi ardok iraun zutena, zegozkien pintxo eta berriketekin. Aingerutxo jarraitu zuten aurreko haurrek denbora osoan. Ez haserre, ez protesta, ez aspertu naizik. Ez, ez zeuden lo: mugikorra zuten, noski, eskuen artean. Eta txintik ez, bien bitartean. Ez zuten hitz erdirik ere esan. Isil-isilik. Mutuak balira bezala.
Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.