Gaur egungo migrazio masiboaren inguruan komunikabide nagusiek elkartasunaren atzean ezkutatzen duten egia azaleratzeko garaia delakoan nago. Nire iritziz migrazio hau ez baita ona ez sorterriarentzat, ez iristen den herriarentzat, eta are gutxiago etorkinentzat beraientzat. Eragindako migrazio masibo honen biktima da etorkina, eta garbi eta ozen esateko garaia da historian han eta hemen gertatu den bezala, migrazio hau enpresa gutxi batzuren irabaziak biderkatzeko eurek eragiten diharduten fenomeno bat besterik ez dela, nire ustez. Eskulan merkea beste helbururik ez duena, jendea leku batetik bestera mugiarazi, sorterriko lurraldean dutena desegin, gerra naiz krisiak eraginez, finean. iristen den lurraldean elite diren enpresek irabaziak biderkatu ditzaten. Elite berberak bultzatzen duen faxismoaren eta xenofobiaren biktima ere badira ondoren etorkinak. Bertako langileriarekin bat egin ez dezan, elkar hartze batek ekarriko lukeen soldaten igoera bat ekidin ahal izateko. Migrazioa sorterriarentzat naiz iristen den herriarentzat galera izugarria dela uste dut, eta, aldiz, izugarrizko diru irabaziak dituztenak eliteko enpresa global gutxi batzuk direla. Aurretik daramatza migrazio masibo honek herri osoak, beren kultura eta beren hizkuntza, giza baliabideak, ondasunak, gizarteko elkartasuna eta abar, bai sorterrian, baita iristen diren lurraldeetan ere.
Asko egin genezakeela uste dut, gure esku baitago non nori eta zer erosi, nor bozkatu, noren esku utzi gure aurrezkiak, non eskatu maileguak, norentzat lan egin, nora eta nola bidaiatu edo garraiatu, zer ikusi, nora gerturatu, zertan igaro gure denbora… Nire iritziz, hemen ere hasten baita gerra eta migrazio hau ere.
Etorkinei giza eskubideak aldarrikatu, zor zaien gertutasuna eskaini, maitasunez giza laguntza eta enpatia eman, biktima izaera aitortu.
“Nekez uzten du bere sorterriasustraiak han dituenak.
Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak ez bada abaildu eta oholetan.
Ez du niniak begia uzten ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.
Nekez uzten du gesalak itsasoa ez hareharriak basamortua.
Ez du liliak udaberria uzten ez elurrak zuritasuna.
Bere sorterria nekez uzten du sustraiak han dituenak.
(Mikel Laboa, Sustraiak han dituenak)