Etzi, Gabon egunez, zabalduko dute Soreasuko Sebastian Donearen parrokiako Jaiotza. Azken asteetan aritu da hainbat boluntario jaiotza prestatzen, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai. Arratsaldeetan irekiko dute; hain zuzen ere, 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Dena den, egun horietan elizkizunik balego, Jaiotza ez da martxan izango ordu tarte horretan. Igande goizetan ere irekiko dute, 11:30etik 13:30era bitartean.