Beste urte batez, 'Txapel' gogoan

Uztarria.eus

Urtero legez, Eusebio Eizmendi Txapel bertsolariaren omenezko bertso saioa egin zuten ostiralean, hilak 20, Soreasu antzokian. 22:00etan hasi zen saioa, eta Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Aitor Sarriegi, Oier Etxeberria eta Beñat Gaztelumendi igo ziren agertokira bertsoak kantatzera. Dozenaka herritar joan zen saioa entzutera, eta giro ederra sortu zen Soreasun.

Hona hemen bertso saioko argazki bilduma: (Argazkiak: Kulturaz koop.)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide