Udal Musika Bandak Eguberrietako kontzertua eskainiko du etzi

Uztarria.eus 2019ko abe. 23a, 12:59

Iazko Udal Musika Bandaren kontzertua.

Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 13:00etan hasita. Unai Frantsesenaren zuzendaritzapean, Gabon giroko hainbat abesti eskainiko dituzte musika bandako kideek.

Urteroko ohiturari jarraituz, Udal Musika Bandak Eguberrietako kontzertu berezia eskainiko du etzi, abenduaren 25ean. Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 13:00etan hasita. Unai Frantsesena arituko da zuzendari lanetan, eta Gabon giroko hainbat abesti joko dituzte musikariek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide