Zabaldu dute Gabonetako haur parkea, inklusioa ardatz hartuta

Uztarria.eus 2019ko abe. 27a, 13:19

Atzo, osteguna, zabaldu zuten Gabonetako haur parkea Izarraitz pilotalekuan, eta gaur arratsaldean nahiz bihar ere zabalik izango da, goizez nahiz arratsaldez, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Sarrera bi euro ordaindu beharko da, eta Bertaneko dendetan erosketak eginez gero parkerako sarrerak eskuratzeko aukera izango dute herritarrek. Aurten, parkea inklusiboagoa egiteko neurri zehatz bat hartu dute Bertanek eta Marea Urdinak elkarlanean. Hain zuzen ere, aniztasun funtzionala duten herritarrei zuzenduta, lehentasun txartelak jarri dituzte eskuragarri. Txartel horren bitartez, aniztasun funtzionala duten lagunek ez dute ilararik egin behar Gabon parkean ibiltzeko. Hori dela eta, Marea Urdinak eskerrak eman dizkie egitasmoaren sustatzaileei. 

Bihar goizean, 12:30ean, magia ikuskizuna eskainiko du Txan Magoak Gabonetako parkean.

(Argazkiak: Marea Urdina)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide