Urteberriko zaborra Erlon

Irudi honekin egin du topo herritar batek Erloko bidean; argazkia atera eta Uztarriara bidali du asteburuan, bere kexa adierazteko. Txanpain eta bestelako edari botilak, kortxoak, turroi eta jaki bilgarriak... ikus daitezke, besteak beste, kartoizko hiru kaxaren barruan eta bueltan pilatuta eta mendian utzita. Argazkia bidali duen herritarrak azaldu bezala, "Urteberri eguneko zaborra" da Erlon lagatakoa. Aspaldiko ohitura berrituz, dozenaka lagun igo zen Izarraizko tontorrera joan den urtarrilaren 1ean, urte berriaren hasiera ospatzeko. Horietako batzuek, bistan da, ez zuten igotakoa jaisten lanik hartu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide