Udal Musika Bandaren Errege Eguneko kontzertua, bideoan

Uztarria.eus 2020ko urt. 7a, 16:30

Udal Musika Bandak kontzertua eskaini zuen atzo, Errege Egunez. Unai Frantsesenaren gidaritzapean, hainbat abesti jo zuten zuzenean bandako musikariek; besteak beste, Alpina fanfare, Orbagur 50, Lutspiel, Felix Gurrutxaga, Ung Kyng Foy Ya, Sedona eta Galop-Go! entzun ahal izan ziren. Erlo Telebistak emanaldiko irudiekin osatutako bideoa da honako hau.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide