Autobus zerbitzu bereziak, Zea Mays, Immaculate Fools eta Fuel Fandangoren Sanagustingo kontzertuetarako

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2020ko urt. 8a, 17:06

Zea Mays, 2017an Sanagustinen eman zuen kontzertuan. (Alberto Beloki)

Gasteiztik, Donostiatik, Zarauztik, Bilbotik, Durangotik eta Eibartik jarriko ditugu joan-etorrirako autobusak. Gutxieneko erabiltzaile kopuru bat lortu beharko da zerbitzua aurrera eramateko.

Autobus zerbitzu berria jarriko du martxan Kulturaz kooperatibak martxoan Sanagustin kulturgunean egingo diren kontzertuetarako. Hain zuzen ere, Zea Mays (martxoak 14), Immaculate Fools (martxoak 20) eta Fuel Fandango (martxoak 27) taldeen kontzertuetara autobusez joan-etorria egiteko aukera izango da Gasteiztik, Donostiatik, Zarauztik, Bilbotik, Durangotik eta Eibartik. Zerbitzu berria aurrera eramateko, hori bai, gutxieneko erabiltzaile kopuru bat beharko da.

Te Llevamos enpresarekin hitzartu dugu garraio zerbitzu hori, eta Internetez eman behar da izena, ondoko lotura hauetan:

Zea Maysen kontzerturako autobus zerbitzuan izena emateko.

Immaculate Foolsen kontzerturako autobus zerbitzuan izena emateko.

Fuel Fandangoren kontzerturako autobus zerbitzuan izena emateko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide