Beste berdinketa bat lortu dute Lagun Onakeko gizonek

Lagun Onak futbol taldearen Espainiako Hirugarren Mailako taldeak bigarren itzuliko lehen neurketa jokatu zuen larunbatean, Garmendipen. Azpeitiko taldeak Santurtzi izan zuen parez pare, eta hutsean amaitu zen partida. Lehen zatian, ondo aritu zen Lagun Onak; aurkariaren atetik nahiko gertu ibili zen taldea, baina gol aukera garbirik egin gabe. Bigarren zatian, berriz, Santurtzi hobeto sartu zen partidara, eta Bizkaiko taldeak nahi zuen joko moldera egokitu behar izan zuen etxeko taldeak. Dena den, aukera garbiena Lagun Onakek izan zuen bigarren zatian, Joanes Otamendiren erdiraketa bate esker, baina ezin izan zuten aukera aprobetxatu. Puntu batekin konformatu behar izan zuen, beraz, Lagun Onakek.

Une honetan, hamalaugarren postuan da Lagun Onak, 22 punturekin. Datorren astean, Durangoren aurka jokatuko du partida taldeak, etxetik kanpo.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide