Lau eta huts gailendu dira Lagun Onakeko emakumeak

Lagun Onak futbol taldeko senior nesken taldeak ligako neurketa jokatu zuen joan den larunbatean, Zarautzen aurka, Garmendipe futbol zelaian. Aise gailendu zen Azpeitiko taldea; izan ere, lau eta huts hartu zuen mendean Zarautz. Lehen bi golak Joanek sartu zituen, eta beste biak, Nahiak. Lagun Onak talde aurkaria baino gehiago izan zen partida guztian zehar. Azken norgehiagoka ezin izan zuen irabazi Lagun Onakek, eta beraz, ondo etorri zitzaion larunbateko partida irabaztea. Hiru puntu gehiago batuta, 30 punturekin, laugarren postuan da taldea.

(Argazkia: Lagun Onakeko emakumeen taldea, artxiboko irudi batean)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide