Jexux Artola argazkilariaren irudien erakusketa, Urola Expresen

Uztarria.eus

Argazki erakusketa berria jarri dute Urola Expres tabernan. Azkena, Azpeitiko Argazki Elkarteko Juan Mari Ibarzabalek eta bere bi lagunek, Klemente Arruek eta Manolo Etxaniz Kinttelak ateratako argazkiak izan ziren ikusgai kafetegian, eta, oraingoan, argazki elkarteko Jexux Artola argazkilariaren irudiak zintzilikatu dituzte tabernako hormetan. Azpeitiko argazkilariak denetariko gaiei lotutako argazkiak jarri ditu ikusgai Urola Expresen: festa, kultura, kirola... Argazki erakusketa hilabetez izango da ikusgai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide