Sansebastianak 2020

San Sebastian bezperako danborradaren eraginez, aldaketak izango dira autobus geltokietan

Uztarria.eus 2020ko urt. 17a, 12:56

21:45etik 22:45era bitartean, Julian Elorza etorbideko, Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko eta anbulatorioaren aurreko geltokietan ez dira geldituko autobusak. Hiru geltoki horietan geratu ordez, autobusek sahiesbidean eta Sanjuandegin egingo dituzte geldialdiak.

Urtarrilaren 19an, San Sebastian bezperan, hainbat aldaketa izango da autobus geltokietan, helduen danborrada dela eta. Hain zuzen ere, 21:45etik 22:45era bitartean, autobusak ez du geldialdirik egingo Julian Elorza etorbideko, Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko eta anbulatorioaren aurreko geltokietan. Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoan eta Julian Elorza etorbidean geratu beharrean, tren museoko oinezkoentzako zubiaren parean, saihesbidean, geratuko dira autobusak; anbulatorio aurreko geltokia, berriz, Sanjuandegikora lekualdatuko dute denbora tarte horretan. 

Geltoki bakarra, Donostian

Horrez gain, astelehenean, San Sebastian egunean, Azkoitia eta Donostia lotzen dituen UK01 linean eskainiko dituen zerbitzuen berri eman du Lurraldebusek. Adierazi duenez, Azpeititik 10:00etatik 14:00etara eta Donostiatik 10:05etik 15:05era bitartean abiatzen den autobus zerbitzuetan (taulan, gorriz) aldaketak izango dira Donostiako geltokian. Hain zuzen ere, denbora tarte horretan soilik autobus geltoki nagusian egingo dituzte geldialdiak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide