Ikastetxeetan ez ezik, San Martin egoitzan ere gaur hasi dira sansebastian giroan murgiltzen. Goizean, egoiliarrak izan dira festaren protagonistak, eta beraiek egin dute danborrada egoitzan bertan. Arratsaldean, berriz, Iraurgi Ikastetxeko DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleen bisita jaso dute, eta modu horretan, herriko gaztetxoen eskutik gozatu ahal izan dute danbor hotsez egoiliarrek.