Sansebastianak 2020

'San Sebastian martxa', bideoan

Uztarria.eus

Urtero legez, San Sebastian egunaren atarian, erlojuak 00:00 markatzera iritsi direnean izan da gaurko helduen danborradako unerik gorena. Azpeitiko alkate Nagore Alkortak bandera igo du udaletxean, eta segidan, San Sebastian martxa jo dute plazan zeuden ehundaka herritarrek. Guztira, 30 taldek parte hartu dute helduen danborradan, eta hotz eginagatik, giro ederra nagusitu da. Gauerdian udaletxeko balkoitik hartutako bideoa da honako hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide