Sansebastianak 2020

Helduen danborradaren zuzeneko saio berezia, osorik

Uztarria.eus

Lehen aldiz, Urolako Komunikazio Taldeko hiru hedabidek –Uztarriak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitzak– San Sebastian bezperako helduen danborradaren zuzeneko emanaldia eta saio berezia eman zituzten atzo gauean, 22:00etan hasi eta 12:30 aldera bukatu zen etenik gabeko saioan. Bideo honetan, Mireia Galarzak eta Ignacio Arakistainek udaletxetik gidatu zuten saio berezia ikus daiteke, osorik, aurkezleen eta gonbidatu berezien hitzak eta azalpenak danborradaren plazako eta Erdikaleko irudiekin eta doinuekin tartekatuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide