Sansebastianak 2020

Azken txanpan sartu dira sansebastianak

Uztarria.eus 2020ko urt. 20a, 21:33

Gutxi falta da jada 2020ko San Sebastian festak agurtzeko. Haurren danborradari sokamuturrak hartu dio lekukoa arratsaldean. Hotza eginagatik, adin guztietako jende ugari irten da kalera sokamuturraz gozatzera, eta jai giroa izan da nagusi arratsalde osoan zehar, 20:00ak arte. Azoka Plazan, aldiz, haurrentzako txokoa jarri dute, eta gaztetxoenek aurpegi margoketa, marrazkiak egiteko gunea eta birziklapenari buruzko hainbat tailer eta eskulan egiteko aukera izan dute 17:00etatik 20:00etara bitartean. Jede ugari bertaratu da ekintzetara, eta haurrak gustura aritu dira eskulanetan. 

Arratsaldeko ekintzak amaituta, festei bukaera emateko atzerakontaketa hasi da. Gauerdia baina zertxobait lehenago, 23:15ean, hasiko da bandera jaitsiera Bustinzuriko Errebaletik. Sei talde aterako dira banderaren jaitsieran: Basazabal, Ziripot, Landeta Egizale, Alkartasuna, Oilagorra eta Loiolabide Zahar. Horiek Alde Zaharrean kalejira egingo dute 23:15ean hasita, eta ondoren plazan joko dituzte San Sebastianetako piezak, festari agur esateko. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide