Azpeitiarrek gorde dituzte danborrak, eta hurrengo urtera arte agurtu dituzte sansebastianak. Atzo gauean egin zuten bandera jaitsiera, danbor hotsez eta festa giroan amaituz San Sebastian jaiak. 23:15 aldera abiatu ziren Bustinzuriko Errebaletik banderaren jaitsierako danborradan parte hartu zuten sei taldeak: Basazabal, Ziripot, Landeta Egizale, Alkartasuna, Oilagorra eta Loiolabide Zahar. Danborra joaz ohiko ibilbidea egin ostean, plazan bukatu zuten ibilbidea, eta gauerdian jaitsi zuten bandera, San Sebastian Martxaren doinuez lagunduta. Atzo gauean hartutako irudiekin egindako bideo laburra da honakoa.
Argazki bilduma, hemen.