Azpeitiko Ikastola Ikasberriren Gabonetako zozketak badu zenbaki sariduna. Zozketa egin zenetik hilabeteko epea pasatuta, zenbaki sarituaren jabea agertu ez zenez, ordezko zenbakiaren jabeari egokitu zaio otarrea etxeratzea. Dagoeneko eskuratu dute DBH2ko eta DBH4ko ikasleek osatutako saskia Jexux eta Mikel Segurola aita-semeek.