Gaurtik hasita, bost emanaldi eskainiko ditu Los Titiriteros zirkuak herrian

Uztarria.eus 2020ko urt. 23a, 16:58

Gaurtik astelehenera bitartean, Los Titiriteros zirkuak bost emanaldi eskainiko ditu Azpeitian. Loiolako etorbidean, Esklaben ondoko zelaian, jarri dute zirkuko karpa, eta bertan eskainiko dituzte emanaldiak. Gaur eskainiko dute aurreneko saioa, 18:00etan hasita. Besteak beste, pailazoak, trapezistak eta ekilibristak ikusteko aukera izango dute emanaldietara bertaratzen diren lagunek. 

Ostiralean eta zapatuan emanaldi bana eskainiko dute, eta bi egun horietan 18:00etan hasiko da emanaldia. Igandea izango da Los Titiriterosen ikuskizuna ikusteko azken parada, eta bi emanaldi izango dira, bata eguerdian eta bestea arratsaldean. Aurreneko saioa 12:00etan hasiko da, eta bigarrena 18:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide