1917 eta Jumanji: siguiente nivel filmak emango dituzte asteburuan Soreasu antzokian. Zapatuan (22:00), igandean (19:30) nahiz astelehenean (21:00) ikusi ahal izango da 1917, eta igandean (16:30) Jumanji: siguiente nivel. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eros daitezke aurrez, baina emanaldien egunetan salgai jarriko dituzte Soreasuko lehiatilan.
2019an AEBetan ekoiztutako eta Sam Mendesek zuzendutako filma da 1917. Honako hau da lanaren sinopsia: "Sam Mendes zuzendariak bere aitonari omenaldia egin dio filmarekin. Izan ere, pelikula bere aitonak kontatutako istorio batean dago oinarrituta. Kontakizun honek mezu bat transmititu behar zuten soldadu batzuen inguruko istorioa azaltzen du, baita misio hori trintxeretan betetzea zeinen zaila egiten zitzaien ere. Lehen mundu gerraren zatirik gogorrenean, bi soldaduk, Schofieldek eta Blakek, ezinezkoa dirudien misio bat jasoko dute: etsaien lurraldea zeharkatu beharko dute, ehundaka soldaduren aurkako eraso bat saihestuko duen mezu bat emateko".
Jumanji: siguiente nivel filma ere 2019an egindakoa da. Akzioa eta komedia, biak uztartzen ditu Jake Kasdanek zuzendutako filmak. Honako hau da sinopsia: "Jumanji filmaren berrabiatze arrakastatsuaren jarraipen honetan, Spencerrek Jumanjiren bideojokoaren hondarrak gorde ditu lagunek jakin gabe, eta aitonaren sotoan konpontzen ari da. Egun batean, Fridge, Bethany eta Martha lagunak Spencerrengana joango dira, eta konturatu dira Spencer bere kabuz sartu dela jokoan, eta bere bila joango dira min hartu aurretik etxera ekartzeko. Nahasmenaren erdian, Spencerren aitonak eta Eddieren lagunak hiru lagunen elkarrizketa entzungo dute, eta jokoak xurgatuko ditu. Lagunek Spencer eta Eddie gidatu beharko dituzte mundu arraro eta gorabeheratsuan, ihes egiten saiatu eta Jumanji betirako atzean utzi aurretik".