'Iruña-Veleia auziaz' ariko da bihar Juan Martin Elexpuru

Uztarria.eus

Juan Martin Elexpuru izango da hizlaria. (EITB)

Gaur hasiko da Iruña-Veleia auziko epaiketa, eta gai horren inguruko solasaldia antolatu du biharko Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak. Basazabalen izango da saioa, 19:00etan hasita.

Gaur hasiko da Iruña-Veleia auziko epaiketa, Arabako Auzitegiko 1. Zigor aretoan. Hori dela eta, Iruña-Veleia auziko gertakariak argitzeko helburuarekin, hitzaldia antolatu du Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak. Bihar, asteartea, izango da solasaldia, Basazabal jauregian. Gaian aditua den Juan Martin Elexpuru ariko da hizlari lanetan, eta 19:00etan hasiko da saioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide