Santa eskean aritu da hainbat lagun Lasaon

Uztarria.eus 2020ko ots. 1a, 16:30

Urtero legez eta ohiturari helduz, santa eskean aritu dira hainbat lagun goizean hasita, Lasaon. Baserriz baserri ibili dira kantuan hogeitik gora lagun, eta haiekin aritu dira bertsotan Andoni Egaña eta Maddalen Arzallus. Santa Ageda eguna asteartean izango da, hau da, otsailaren 5ean, eta usadioa tarteko, Santa Ageda egunaren bezperan aterako dira eskera hainbat txokotan. Dena den, asteburura aurreratu duenik ere izan da; Lasaoko herritarrak kasu. Argazkian, Lasaoko santa eskean aritu den lagun taldea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide