Gaur, otsailaren 4a, hileko ohiko udalbatzarra egingo dute udal ordezkariek. 19:00etan hasiko da bilkura, udaletxeko areto nagusian, eta besteak beste, Aranzadiren eta udalaren arteko lankidetza hitzarmena nahiz San Martin adinekoen egoitzako langileen egoeraren inguruko mozioa izango dituzte hizpide.
Honako hau da biharko udalbatzarrean landuko dituzten gaien zerrenda:
1.- Udalbatzak 2020ko urtarrilaren 14an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Azpeitiko Udalaren eta bere erakunde autonomiadunen eta Azpeitia Berritzen SAren langileei ezarri beharreko ordainsarien igoera.
3.- Segurtasuna Sailarekin lankidetza hitzarmena –Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazioaren eta Azpeitiko Udalaren artekoa– droga toxikoak, sorgorgarriak eta substantzia psikotropikoak legez kanpo edukitzearekin eta bide publikoan kontsumitzearekin lotutako arau-hauste administratiboei buruzkoa.
4.- Aranzadiren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena.
5.- Alkatetzak 2019ko azaroan emandako ebazpenen berri ematea.
6.- San Martin egoitzarako langileen egoeraren inguruko mozioa.
7.- Galdera eta erreguak.