Euripean bada ere, herritarrek kalera atera dituzte santa eskeko doinuak

Uztarria.eus 2020ko ots. 4a, 21:25

Gaur, Santa Ageda bezpera, usadioari jarraituz koplari atera da hainbat herritar kalera. Santa eskean aritu den taldeetako bat Matxinbentakoa izan da; hain zuzen ere, 08:00 aldean elkartu dira dozena bat lagun inguru, eta horiek Loiola eta Izarraitz auzoak nahiz Azpeitiko herrigunea igarota, Urrestillara eta Nuarbera joan dira. Iluntzean itzuli da taldea Matxinbentara. Eguraldiak ez die gehiegi lagundu, baina egin dute urteroko juntadizoa, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Jon Gurrutxaga Gurru bertsolariekin nahiz Laja eta Izer trikitilariek lagunduta.

Goiz partean, herriko ikastetxeetan ere aritu dira kantuan ikasleak nahiz irakasleak. Horiek ikastetxean bertan egin dituzte kantaldiak, hala nola pilotalekuan nahiz barrualdean. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko guraso eta ikasle talde bat, berriz, kalera atera da santa eskera iluntzean. 19:00 inguruan hasita, Alde Zaharrean barrena ibili dira horiek eskean, Beñat Lizaso eta Ander Urbieta bertsolariek eta trikitilariek lagunduta.

Hona hemen, santa eskeko irudi bilduma:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide