Interes handia piztu du Juan Martin Elexpuruk Iruña-Veleiaz emandako hitzaldiak

Uztarria.eus 2020ko ots. 5a, 11:57

Astelehenean hasi zen Iruña-Veleia auziko epaiketa, Arabako Auzitegiko 1. Zigor aretoan, eta horren harira, gaian aditua den Juan Martin Elexpuruk hitzaldia eskaini zuen atzo, asteartea, 19:00etan, Basazabal jauregian. Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatu zuen solasaldia, eta jende ugari bertaratu zen. Zer gertatzen ari da Iruña-Veleian? liburuaren idazlea eta euskal filologian doktorea da Elexpuru.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide