Urtero bezala, Matxinbentako Santa Ageda jaietan bertako produktuekin osatutako otarre bat zozkatu dute. Atzo, asteazkena, egin zuten zozketa, eta 939 izan da zenbaki saritua. Zenbaki horren jabea agertzen ez baldin bada, ordezkoari emango diote saria; 9.921 da ordezko zenbakia.