Joxin Iriarte Azpeitiko Zezenzale Batzordearen presidenteak "toreatzaile baten ibilbidean eragin handiena izan duen pertsonari" eskainitako saria jaso zuen atzo Santanderren (Kantabria, Espainia). Palacio del Mar hotelak Santandergo zezenketa ferian nabarmendutakoak-eta saritzen ditu urtero, eta sari horien XXV. edizioaren barruan jaso du Iriartek berea (argazkian, saria jasotzen). 2016tik joan den urtera arte, Curro Vazquez toreatzailearen apoderatu edo ordezkaria izan da azpeitiarra.
(Argazkia: Palacio del Mar hotela)