Iaz bigarren mailakoan txapela jantzi ondoren, aurten lehen mailako finalaren atarian gelditu da Alaitz Badiola Emakumea Pilotari Txapelketan.
Herenegun jokatutako finalaurrekoan, 22-19 galdu zuten azpeitiarrak eta Maider Mendizabalek Eneritz Arrietaren eta Maddi Mendizabalen aurrean. Alegiako Elorri pilotalekuan jokatu zen Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak bigarren urtez jarraian antolatu duen txapelketaren finalaurretako jardunaldia.