Juaristi ISBk ezin izan du garaipena lortu asteburuan. Zapatuan jokatu zuen partida UBU Tizona arerio zuzenaren aurka, eta 71-72 galdu zuen norgehiagoka. Lehen laurdenean 19 eta 11 izan zen aurretik taldea, eta atsedenaldira lau punturen aldearekin (35-31), aurretik iritsi zen Juaristi ISB. Hirugarren laurdena ere aurretik amaitu zuen Azkoitiko eta Azpeitiko gizonen lehen taldeak, baina azken laurdena estua izan zen, eta Burgosko taldeak eskuratu zuen garaipena. Porrota tarteko, UBU Tizona da Zilarrezko LEB Ligako mendebaldeko ligaxkaren sailkapeneko liderra. Juaristi ISB bigarren postuan da, garaipen batera.