Eskulan tailerra egingo dute otsailaren 19an, asteazkena, Azpeitiko Udal Liburutegian, eta gaur zabaldu dute saioan izena emateko epea. HH5eko haurrei zuzendutako tailerra izango da, eta 18:00etan hasiko da tailerra. Plazak mugatuak dira, eta beraz, aurrez izena eman behar da; datorren astelehenean, otsailaren 17an, amaituko da horretarako epea. Liburutegian bertan eta ludotekan eman daiteke izena.