Bi aste baino ez dira falta karnabaletarako, eta azken urteetan bezala, artzain-inudeekin danborra jotzen irteteko aukera izango dute herritarrek. Jai karnabalean –otsailak 23–, danbor talde bat atera ohi da artzain-inudeekin batera, eta talde hori osatzeko deialdi publikoa egin du Azpeitiko Udalak. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute udaleko kultur bulegoan edo 943-15 70 68 telefonora deituta.
Danbor-jotzaileek ostiralean –otsailak14– eta datorren asteko ostegunean –otsailak 20– egingo dituzte entseguak, Itsasi dantza taldearen egoitzan (Urola Kalea 6 behea), 20:00etan hasita. Parte hartzeko asmoa dutenek entseguetara joan beharko dute. Ohi bezala, ibilbide osoan zehar bi pieza joko dituzte danbor-jotzaileek; beti pieza berak errepikatzen arituko dira.