Ekoizle txikiei zuzendutako higiene eta osasun betekizunen malgutasunari buruzko ikastaroa eskainiko du Hazi fundazioak Azoka Plazako Elikagunean. Hilaren 27an, ostegunez, izango da lau orduko saioa; hain zuzen ere, 11:00etatik 13:30era bitartean. Elika elikagaien segurtasunerako fundazioko kide Aimar Mendezek gidatuko du ikastaroa, eta doakoa izango da. Dena den, aurrez izena eman behar da Hazi.eus webgunean.
Elikagaien higiene eta osasun betekizunen malgutasunari buruzko baldintza orokorrak azalduko dituzte saioan, baita hainbat elikagairen –esnekiak, arrautza, landare, irina...– gaineko baldintza bereziez ere.