Azpeitiko udal ordezkariek bisita berezia izan dute gaurkoan. Hain zuzen ere, Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Aitor Bereziartua zinegotziak harrera egin diote Santpedorreko (Herrialde Katalanak) alkate Xavier Codinari. Hark udaletxea bisitatu du, eta gainera, gaur egun Kataluniak bizi duen egoeraz aritu dira hirurak hizketan. Argazkian, Bereziartua, Codina eta Alkorta, plazan. (Argazkia: Azpeitiko Udala)