Aurten ere izango da mozorro lehiaketa Astelehen Karnabal gauean, baina sari banaketa ekitaldia aurreratzea erabaki du udalak. Hain zuzen ere, aurreko urteetan baino ordu eta laurden lehenago egingo dute: 00:15ean. Iaz arte 01:30ean egin zuten sari banaketa udaletxean, eta formatua bera izango da, baina orduz aldatuko dute aurtengoan.
Guztira zazpi sari banatuko dituzte: banakakoak, taldekakoak eta karnabal giro onena duen tabernarena. Banakako sarietan lehenak 200 euro jasoko ditu; 150 euro bigarrenak; eta bi afari hirugarrenak. Taldekakoan, berriz, 800 euro, 700 euro, 500 euro eta afariak banatuko dituzte lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatuen artean, hurrenez hurren. Karnabal giroa ondoen isladatzen duen tabernako kideek, berriz, sari berezia eskuratuko dute.