Donostiara eta Astigarragara egun pasa antolatu du datorren martxoaren 12rako Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Hain zuzen ere, Eureka! zientzia museoa bisitatu ondoren Petritegi sagardotegian bazkaltzea da egun horretarako prestatu duten plana.
Irteera horretan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete jada Baigeraren bulegoan, 40 euroren truke, ohiko ordutegiaren barruan; gaur ireki dute izen ematea eta martxoaren 10era arte zabalik izango dute. Txangoaren egunean, berriz, San Martin egoitzaren aurretik irtengo dira autobusak, 09:00etan.