Noiz eta zergatik hasi zinen lan honetan?
30 urterekin. Betidanik izan dut gustuko gidatzea. Arreta piztu zidan neuk karneta atera nuenean.
Gidaritza ikaslearen esku uztea eta ondoan joatea erraza al da?
Ez dago besterik. Konfiantza ematea ezinbestekoa da, berak ere sinets dezan, arriskuak bere gain har ditzan eta mugak jartzen ikas dezan.
Sexualitatearekin loturarik egiten duzu?
Erabatekoa. Zeure buruarengan konfiantza izan behar duzu. Erabakiak hartzea eta nora joan nahi duzun jakitea garrantzitsuak dira.
Zer pista eman dezake norberaren autoak?
Ekonomikoki non kokatzen zaren, adibidez?
Gidatzeko eta ligatzeko, bietarako lagungarri zaigun zerbait?
Gai garela sinestea.
Uste duzu sexualitatearen gaian ere gidatzeko karneta beharko genukeela?
Zerbait aldatu edo berritu nahi badugu, antolaketa eta negoziazioa beharrezkoak izango ditugu.
Alde teorikoan edo praktikoan, zeinetan hobeto?
Biei neurri bereko garrantzia emango nieke.
Sexu kontuetan, inoiz jarri al diozu norbaiti semaforo gorria?
Bai, eta eskerrak. Batzuetan gelditu egin behar da, bestearen txanda iritsi delako.
Nola arrankatzen edo pizten da Olatz?
Antonio Vegaren El sitio de mi recreo kantarekin itolarria eta plazera pizten zaizkit aldi berean.
Bozina ozen edo isil antzera?
Erabiltzea tokatzen denean, ozen.
Ikasteko maniobra zailena?
Noranzkoak aldatzea.
Anekdotaren bat?
Istripu bat izan genuen behin. Nik 35 urte izango nituen, ikasleak 55. Ertzainak hurbildu eta ikaslearengana joan ziren zuzenean, irakaslea zelakoan. Lanbide maskulinoa bailitzan ikusten da gurea.