Atzo, Ostegun Gizena, ohiturari jarraituz, kalez kale abesten aritu ziren Kantu Jirako kideak. 19:00etan elkartu ziren Perez Arregi plazan, eta Alde Zaharrean barrena aritu ziren ondoren kantuan. Udal Musika Banda ere kalera atera zen; karnabaletako abestiak jo zituzten. Honako hau atzo iluntzean hartutako irudiekin egindako bideoa da.