Ohiturari eutsiz, San Martin egoitzako egoiliarrek, haien senideek, egoitzako langileek eta boluntarioek Ostegun Gizena ospatu zuten atzo. Torradak meriendatzeko parada izan zuten horiek, eta gainera, Izarra trikitilarien emanaldiaz gozatu ahal izan zuten. Mozorroak eta osagarriak soinean, dantzarako tartea izan zuten San Martin egoitzan bildutakoek.
Hona hemen atzo arratsaldeko irudi batzuk (Argazkiak: San Martin egoitza):