Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleek euskal inauterietako hainbat eta hainbat pertsonaia gorpuztu zuten atzo, ostirala, herriko kaleetan barrena. Zanpantzarren dantzarekin hasi zen jaialdia plazan, eta ondoren, mamoxarroen eta kotilungorrien txanda izan zen parrokia aurrean. Horren ostean, beste zenbait dantza egin zuten ikasleek herriko beste hainbat txokotan. Jaialdiari amaiera borobila emateko, berriz, ikastolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek kalejira erraldoi bat egin zuten plazan. Erlo Telebistak jaialdiko irudiak jaso ditu bideoan.